miércoles, 16 de diciembre de 2015

NIRE LEHENENGO SARRERA

Kaixo!



Blog hau estreinatzeko egin nahi dudan lehenengo gauza neure burua aurkeztea da.



Jaione dut izena eta irakaslea naiz. Blog hau sortu dut IKTen inguruko ikastaro bat egiten ari naizelako eta bertako ariketa batean horrelako gune bat sortu behar genuen.



Nahiz eta ariketaren helburu nagusia blogari jarraipena ematea ez den, baizik eta gunea sortu eta bidea egiten HASI, gustatuko litzaidake jarraipen hori eman ahal izatea. Bertara albisteak, hezkuntzaren inguruko ideia berriak, gai eztabaidagarriak, eduki desberdinak etab. igotzea da nire helburuetako bat.



Beti gustatu izan zait hezkuntzaren inguruko gauza berriak bilatzea, ikastea eta praktikan jartzea. Batzuetan ikasten ditudan gauzak nire gelan probatzen ditudanean ongi ateratzen dira, eta beste batzuetan gaizki ateratzen dira, baina esperientzia guztietatik ikasi daitekeela ere argi daukat eta ikasteko aprobetxatzen dut.



Espero dut bloga nire ikaskuntza-bide honetan lagungarria izatea eta beste norbaiti ere lagungarria suertatuko balitzaio, oso pozik sentituko nintzateke.


;o)


Hasiko gara?




No hay comentarios:

Publicar un comentario